Aldez aurretik argitu, idatzi honek ez duela hausnarketa sakonik izateko inongo asmorik. Eraikitako ondarea babesteko gaiaren inguruan, ardura handirik gabeko burutapen bat besterik ez da. Izan ere, hirien iragana aditzera eman eta egunera ekartzen duen ondarearen kudeaketa, hurrengo urtealdietako hirigintza eta arkitekturaren lan alor nagusietako bat izango omen denez, ikuspuntu eta iritzi desberdinak erakartzen ditu. Nire hau ere, noski. Irakurtzen jarraitu
Artxiboa gaika: tentelkeritan
te envío… deialdi berria
1929 urtean Buenos Aires-era iristean, Antoine de Saint-Exupery, Majestic Hotel-ean ostatu hartu eta bertan Le Corbusier-ekin topatu zen, Victoria Ocampo-rentzat proiektu bat zekarrela. Saint-Exupery-k Buenos Aires-en zerutik zehar hegaldi batera gonbidatu zuen Le Corbusier. Zalantzarik gabe, hegaldi horrek arkitektoak aurrerago hiriaren plangintzaren inguruan aurkeztuko zituen lanetan eragin haundia izango zuen. Zeru goietatik ikuspegiak animatuta, hiriaren hainbat krokis egin zituen eta beranduago, hirigintza birmoldaketari buruz zera esango zuen: “Nahikoa izango da dinamita kartuxo batzuekin”.
te envío…2 – alicia en las ciudades
[baragaño]-k kudeatzen duen blog-etik (alrededordelaarquitectura), “te envio…” ekimenaren bigarren deialdian ere parte hartzera gonbidatuta izan naiz.
te envío… – Eames House Bird
[baragaño]-k bere blogean martxan jarri duen ekimen berri batean parte hartzeko aukera izan dut. Irakurtzen jarraitu
korrika
Nacho Vegasen Cuando te canses de mí kantaren doinua hasi zen bere MP3an. Ordurako 18 minutu zeramazkien korrika, astean behin errepikatzen saiatzen zen ariketaren erditik gertu beraz. Udazken arratsalde baten zazpiak eta hamar ziren. Eguna ekaitzean amaituko zela sumatu zitekeen.
arkitektoen krisia
Beste askotan egiten duen bezala, bineta honetan ere Forges haundiak maisuki, humorez eta zehaztasunez, krisiaren eraginez lanbide desberdinetan gertatzen diren egoerak isladatzea lortu du. Arkitektoen kasuan gainera, ez da soilik ekonomiaren atzerapenak sortarazitako krisia. Diru faltak agerian utzi du ere oparoaldian alderatuta izan den lanbide honen oinarrien krisia, gizartearen onespen eta begirunearen galera eta honen aurrerapenean izan beharko lukeen eraginaren murriztea.
Aberastasun eta ugaritasuneko urteetan, eraiki eta saldu besterik egin ez den garaietan, kritika, hausnarketa eta oinarrizko balioen hedapena alde batera utzita, eragileen eskaera burokratikoei irtenbidea ematera mugatu izan da arkitekto arrunten lana. Aldi berean, goi mailako arkitekto mediatikoek, ikuskizuneko arkitektura jorratuz, kontsumo azkarreko eta eduki eskaseko diseinuen bitartez publiko zabalaren berritasunerako irrikari erantzuna emateko gai izan dira bide batez. Gerora, hainbat esparruetatik txalotutako arkitektura mediatiko horrek izan duen kontrolik gabeko hedapen asegaitzak eragin dituen ondorioak ere ezagutu ditugu.
erabileraren aldarrikatzea
Herman Hertzberger, holandar arkitekto bat da. Aurten RIBA-ren (Royal Institute of British Architects) urrezko domina jaso du, 50 urteko jarduera emankorra sarituz. Ibilbide oparo hau ez da proiektu eta eraikinetan bakarrik oinarritzen, irakasle mirestua da Hertzberger, bere ezagupen eta pentsamenduek eragin handia dute bai arkitektura eta bai hirigintza arloetan.
Beste kontzeptu askoren artean, espazio bizigarriei buruz hitz egiten du Lessons for students in Architecture idatzietan. Bertatik aterata dago gune honen haserako orrirako aukeratutako argazkia. Bertan bi emakume, kafetegi baten terraza, autoak aparkatzen duten eremuraino zabaldu dute eta bertatik bietako batek kamerari begiratzen dio, bereganatu berri duen espazioaz harro.
solasean
Duela egun batzuk, lagunarteko elkarrizketa batetan:
– Aizue, ikusi al duzue etxe izugarri modernoak erakusten dituzten telebista programa hori? Ziur zuk ezagutzen duzula, arkitektoa izanik…
– …
– “Supercasas” uste dut deitzen dela,arkitekto batek, berak egindako etxeak erakusten ditu. Arkitektoa, Julian…
– Joaquín Torres
– Hori da, ezagutzen duzu ezta? Tipo xelebrea bera… Baina bere arkitektura… Hori bai dela arkitektura modernoa; espazio irekiak, materialen erabilera…
Bere berotasun eta zirraran deskribapenarekin jarraitzen zuen neurrian, beste lagun batzuk batzen joan zitzaizkion.
hastapenak
Gizakiak ingurua transformatzeko duen gaitasuna eta ardurarengatik bihurtzen dira ikasgai arkitektura eta hirigintza, transformazio horrek, beraz gaitasun horrek, bizitzeko moduak baldintzatzen dituelako.