ezkongabeen etxea

Ezkongabeen etxea bezala ezaguna, Donostiako Groseko auzoan eraikita, Florencio Mocoroa arkitekto tolosarraren lana da. XX mendean zehar Groseko auzoa eragingo zuten hiri eragiketa desberdinei buruz hitz egiteko aitzaki aproposa da.

XIX mende amaieran, haziera demografikoaren ondorioz hiriaren hedatzerako lur berrien bila, Urumea ibaiaren eskuin ertzaren garapenaren beharra planteatzen hasten da. Ordurako ordea, hasiak ziren planeamendu orokorrik gabeko eraikuntza isolatuak agertzen, San Inazio eliza (1897) edo hondartzaren aurreko etxebizitza batzuk bezala. Egoera honek, planeamendu berri baten garapena zaildu zuen. 1894 urtean zabaltze berriaren arauak onartu eta sinatu ziren, ibaiaren bideratzearen baldintzapean. Irakurtzen jarraitu

vista alegre dorrea

Moduren batean Zarautzeko “skyline”-a imajinatzerik balego, Vista Alegre dorrea zalantzarik gabe horren ardatzetariko bat izan beharko luke. 1958 urtean eraikitakoa, Luis Peña Ganchegui arkitekto oñatiarraren lehenengoetariko lana izan zen.

XX mendeko euskal arkitektorik garrantzitsuena izan zen Luis Peña Ganchegui. Bere lan zabala, Ganchegui web-gunean biltzen da, bertan, guztiongatik ezagunak diren lanez gain (Donostiako Trinitaten Enparantza, Ondarretako Tenis Pasealekua edo Gasteizeko Foruen Enparantza) beste obra eta proiektu asko aztertu daitezke (handik aterata dira hemen agertzen diren irudiak). Irakaskuntzan ere aritu zen, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren sustatzaileetariko bat izanik.

1950ko hamarkadan, Encio Cortazar Zarautzeko udal arkitektoa izanik, Vista Alegre-ko lur saila herri-parke bihurtzeko egitasmoa burutu zuen. Plana, mugimendu modernoak, CIAM-en (Congreso Internacional de Arquitectura Moderna) bitartez  sustatzen zituen ardatzetan oinarritzen zen.  Horren arabera, etxebizitza partikula bakoitza, osotasun kolektibo baten parte moduan ulertzen da. Osotasun hori, familiabakarreko etxebizitzek eratutako lorategi hiria izan zitekeen edo ideiaren ertzean, elementuen bateratzean sortutako blokeak, Le Corbusier-en Unité d’Habitation modura.

Irakurtzen jarraitu