ondarearen erabilera

Image

Aldez aurretik argitu, idatzi honek ez duela hausnarketa sakonik izateko inongo asmorik. Eraikitako ondarea babesteko gaiaren inguruan, ardura handirik gabeko burutapen bat besterik ez da. Izan ere, hirien iragana aditzera eman eta egunera ekartzen duen ondarearen kudeaketa, hurrengo urtealdietako hirigintza eta arkitekturaren lan alor nagusietako bat izango omen denez, ikuspuntu eta iritzi desberdinak erakartzen ditu. Nire hau ere, noski.

Gaiaren inguruan haibat tesi eta pentsamodu biltzen dira. Beste garaietatik jaso ditugun eraikinen artean zaintza berezirik merezi dutenak zehaztea ez da edonolako lana, are gehiago eztabaida eta erabakietan irizpide desberdin eta jatorri askotariko interesak parte hartzen dutenean.

Zaintza berezia merezi duten eraikinak zein diren adosterakoan, ezaugarri bereziak dituztelako izaten da. Ezaugarri hoiek alor desberdinetakoak izan daitezke; balio historikoak, garaiaren kontextua, arkitektura berezi baten adibidea, onespeneko egile baten lana… Azkenaldian adituek, giza faktoreek ere eragina behar luketela azpimarratzen dute, hau da, eraikin horrek jendeartean duen balio emozionala -bere inguruan bizitakoarekin- ere kontuan hartzeko adierazle izan beharko litzatekela. Babestu beharreko onarpen hori ordea, elementu fisiko zehatzei egokitzen zaie, elementu arkitektonikoei.

Sarritan, jatorria, momentu historikoa edo arkitektura estiloa gogoraraziko duten elementuen mantentze horrek, huskeri itzelak uzten ditu agerian. Erabilerarik gabeko eraikin bat funtzio berrietarako berreskuratu nahi denean, zaintza berezia merezi duen eraikina bada, kanpo azalaren mantentze soilean islatzen da ondarearekiko ardura. Hori izaten da mugarik latzena. Erabilera berriak jasotzeko gai ez den eraikina. Hortik aurrera gertatzen dira zentzugabekeriak. Berez, eztabaida nagusia hor gertatzen da: zer egin erabilerarik gabe, hutsik eta abandonaturik dagoen ondarearekin?

Eraikin erlijiosoak adibidez, erabilerarik aldatu gabe mantentzen den ondarearen adierazle nagusiak dira. Landa ingurunetan kokatzen diren eliz edo ermita gehienetan, erabilera nabarmena izan gabe ere, balio historiko edo artistikoa onartu ezkero, bere zaintza ez da zalantzan jartzen, arrazoi ekonomiko zuzenengatik ez bada behintzat.

Jatorrizko funtzio edo erabilera, arkitekturaren beste elementu bat da ere, kasu askotan, eraikinaren garapen eta balio arkitektonikoa zehazten duen ezaugarria gainera.

Ez al daiteke izan funtzio bera babesteko ezaugarri bat ere?

Zergaitik ez erantsi babeserako katalogo edo baldintzetan, jatorrizko erabileraren osagaia?

Kasu batzuetan behintzat, eztabaida bideratzeko burutapena izan zitekeen…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s