anoro etxea

0001_aeb-casa-anoro-3-6Azkenaldian, Anna & Eugeni Bach arkitektura bulegoak hainbat aipamen jaso ditu bere lanengatik. Batez ere freskotasuna eta zintzotasuna darion lana da beraiena. Zihurrenik gaztetasunak bermatzen du bereaien lanen freskotasun hori, nahiz eta bulego eta arkitekto gazte guztiek konpartitzen duten dohaina ez izan. Zintzotasuna bestalde, enkargu edo eskaerarekiko konpromezuan isladatzen da, lanbidearen ezagutza sakonean eta arkitekturaren funtsetan oinarritzen diren egiteko modu berriak adierazteko nahiean.

004_aeb-casa-anoro-2-5

Nolanahi ere, beraien idatzi, lan eta lan hoiek erakusteko moduak, lan egiteko moduaren eredu duina osatzen dute. Azkenengo urte aztoratuetan faltan igarri den konpromezuzko arkitektura zintzoa, zentzuzkoa eta ofizioaren ezagutza azaltzen duena. Lanak irudikatu eta azaltzeko era, lanaren onestasuna erakusteaz gain, jarduten duten lanbidearekiko konpromezu eta arduraren adierazle dira.

casaanoro2

Anoro etxea, bere lana eta egiteko moduaren eredu da. Sant Esteve de Palautordera herrian 80ko hamerkadan eraikitako astebururako etxe baten birgaitze eta handitze proiektu bat da. Enkarguak, ertxebizitzaren azalalera nabarmen handitzea eskatzen zuen, beraz, hasierako etxebizitzari itsatsitako bolumen berri bat proiektatu zen. Lanak, bi gorputzak batzea lortzen du, jatorrizkoa eta berria. Bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak mantenduz baina elkarrekin osotasun bakarrean bilduz. Proiektuaren ideia bateratu baten bitartez, soluzio formala eta programa berriaren ebazpena osatzea lrtzen da.

001_aeb-casa-anoro1_4_cutBeraien web-gunean deskribatzen duten moduan, hasieratik planteamendua izan zen “proiektuaren osotasuna, dantza bikote bat izango balitz bezala ulertzea, musika berberaren hotsean, bakoitzak bere papera antzezten duela”.

005_aeb-casa-anoro-1-9

Bolumen berriak, jatorrizko bolumenaren xumetasuna mantendu eta errespetatzen du, bai geometriari eta baita eraikuntza teknikari dagokionez ere, tamaina imituz baina  berezko ezaugarri batzuk erakutsiz. Batetik estalki laua, jatorrizkoaren bi uretarako teilatutik aldenduz. Bestetik, horma atal bakoitzean kokatutako hutsune irmoak. Eta batez ere itxituraren tratamendua, lerro bertikaletan jatorrizko eraikinean gertatzen diren akaberetako geruza desberdinak erakutsiz: adreilua, zementuzko zarpiatua eta margo txuria.

004_aeb-casa-anoro-2-5Bi piezen arteko bat-egite puntuan da sarrera eta solairu desberdinetara bideratzeko eskailera kokatzen dira. Ardatz hanek soinekoaren bi zatiak ahokatzen ditu. Ez die beste bi gorputzei inolako nabarmantasunik kentzen, aldiz distribuzio mailan, osotasunaren erabilera artikulatzen du.

C:BARCH03_publicacions BARCHMaterial per publicar00_Casa AC:BARCH03_publicacions BARCHMaterial per publicar00_Casa AEste artículo en su versión en castellano fue publicado en TARTE el 07-10-2013

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s