korrika

picture_11974

Nacho Vegasen Cuando te canses de mí kantaren doinua hasi zen bere MP3an. Ordurako 18 minutu zeramazkien korrika, astean behin errepikatzen saiatzen zen ariketaren erditik gertu beraz. Udazken arratsalde baten zazpiak eta hamar ziren. Eguna ekaitzean amaituko zela  sumatu zitekeen.

Berehala helduko zen egonezina eragiten zion ibilbidearen gunera. Duela aste batzuk, eraikinaren jarduera berriz martxan zegoenetik gertatzen zitzaion hori. Birgaitzearen aurreko egoera gogoratzen zuen oraindik; XX mende erdialdeko eraikin arrunta, karga hormak eta adreiluzko akaberak zituenak, eskualdean erroturik zegoen burdindegi konpainia baten ikerkuntza eta garapenerako egoitza.

Asteroko saioen bidez obraren garapenaren lekuko izan zen, bere lan jarduera zela eta arretaz jarraitu zituen lanak. Bolumen nagusiari hiru gorputz itsatsi zizkioten. Alboetako eskailerak jasotzen zituzten bi eta erdialdean sarrera berria antolatzen zuen beste bat, solairu desberdinetan gertatzen ziren luzerako komunikazioak erditik zatitzen zituena. Asteak aurrera joan ahala eraikin zaharra estalki metaliko batean ezkutatzen joan zen. Burdindegi konpainia baten eraikina, enbalatze metaliko batean bilduta, barruan ekoizten den materia kanpora eramana. Galtzerdiak gordetzeko kanpotik barrura biltzen ziren modua gomutara ekartzea ezin saihest

Astero bezala, aparkalekura gerturatu orduko ikusi zuen lehenengo gauza, gorputz nagusitik zipristindutako txinparta edo materia zati moduan agertutako bi bolumen irregular txikiak izan ziren. Azkenik zentruaren erabilera berriak jasotzen zituzten bi eraikin bezala eratu ziren.

Aparkalekuaren eremutik korrika zihoan bitartean gogoratu zuen, gris iluneko xaflekin kontrastea egiteko hautatu zuten kolore laranja biziak sortu zion lehen inpaktua. Orain, azken emaitza osotasunean ikusita, erabaki zuzena iruditzen zitzaion.

Orduan, aparkalekuaren erdia zeharkatuta zuenean, berriz ere antzeman zuen. Obraren amaiera egunetik igarotako aste bakoitzean, bere galtzamotz eta kirolerako kamiseta harekin eraikin horren aurretik pasa zen aldi bakoitzean, arretaz behatzen zuen emakumearen begiradarekin topatu zen. Ez zuen bere lana ezagutzen, ezta eraikin horren barruan bere jarduera zein zen ere. Baina zena zelakoa ere, bere korrikaldiak eraikinaren ingurura eramaten zutenean, han agertzen zen emakumea,  zutik, trinko geldirik, espresiorik gabeko panpina baten antzera, bere igarotzeari so besterik ez.

Oraingo honetan erdiko bolumen laranja biziaren lehen solairuko lehiate handian paratuta  ikusi zuenean, egoera errepikatuak txunditurik bere lasterkaldia gelditu zuen. Istant horretan, bapatean, ezustean, emakumeak mugimendu bizkor batean buelta eman eta bere bistatik desagertu zen, segundo gutxiren buruan, gorputz laranjaren kanporako atetik irteten ikusi zuen arte. Lasterka zetorren. Beregana, zalantzarik gabe.

Zutunik eta harriturik zegoen leku hartatik metro eskasetara gerturatu zenean, adierazpenik gabeko begirada huts eta lehorraz hobeki ohartzeko gai izan zen eta orduan, zergatik ere jakin gabe korrika hasi zen, ihes.

Leku hartatik urrunduz korrika alde egiten zuen bitartean, distantzia egokia mantentzeaz arduratzen zen soilik, indarrak neurtuz, emakumea bera baino lehen nekatuko zelakoaren itxaropenez.

———————————————————————————————————————————————————————

Avileseko Arcelor Mittal I+G+b Egoitzaren birgaitzea, [baragaño] estudioaren lana da. Aurreko lanetan bezala honetan ere, obraren prozesu ezberdinetan aurre-ekoiztutako eta sistema industrializatuen erabilerari eman zaio garrantzi berezia, gauzatze denboren murriztea, kontrol handiagoa eta gehienbat materialen berreralpena bermatzeko asmoarekin.

Gehiago ezagutzeko: [baragaño]

Este artículo en su versión en castellano fue publicado en TARTE el 4-12-2012

picture_11975 4 9

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s