Sarritan gertatzen da, ikusizko inpaktu bat sortzeko bilatutako irudi batek, objetu berak izan ditzazkeen beste dohain edo ahalmen batzuk lausotzen dituela. Halako zerbait gerta daiteke International Royal Architecture japoniar bulegoaren ISM etxearekin. Gezi forma nabari eta perfektuaren itxurarekin aurkezten da etxe hau, Japoniako zeru urdinari apuntatzen diona, Chiba departamentuko kostaldetik inguruko lekuren batetan. Azkenik etxe itxura duen etxe bat!
Lehen iritzi hau gaindituta, etxeak, erabilera eta espazioen antolamenduaren inguruko ideia erakargarri eta esanguratsuak azaltzen ditu. Inongo baldintzatzailerik eta erakargarritasun naturalik gabeko lur sail batean kokatutako etxola hau, arrantzarako zaletasuna duen pertsona batentzat diseinatua da, beraz erabilera zehatz, praktiko eta funtzional batetarako.
Oinarrizko programa, etxea gurutzatzen duen tunel baten aldeetara banatzen da. Tunelaren sarrera eta irteera, bi ate handien bitartez bermatzen da, ate hauen irekieraren arabera, tunel-espazioaren funtzioak eraldatzen dira. Barrukaldeko patio irekia; gainontzeko gelak bertara lehio garden eta mugikorren bitartez iraulitzen diren barrukaldeko (edo kanpokaldeko) terraza bat; etxearen gela bat gehiago, gainerakoen gune zentral eta ardatz; kotxeak gordetzeko lekua…
Espazio zentral honen erabileraren zehaztugabetasunak bihurtzen du erakargarri, aurreikusitako funtziorik gabeko gunea, erabilera desberdin eta anitzak izango dituenak, azken finean, gertakari ezohiko eta zirraragarrienak bildu ditzazkeen tokia.
Pasabidearen inguruan, beheko solairuaren gainontzeko gelak garatzen dira, sukaldea, jangela, komuna, gela, eta azken bi hauen artean, ganbarara daraman eskailera maldatsu bat. Behe solairuko guneen teilaturarteko hutsuneak, pasabidearen gaineko zapaldu daitekeen sapaiak eta argi-tximinia haunditik zein teilatu-hegal beiratuetatik sartzen den argiak, espazio hau, erabilera mugagabeko baina erakargarritasun handiko leku eroso batean bihurtzen dute. Baliteke arrantzarako tresnen pilaketarako trastelekua izaten bukatzea, baina orain aurkezten den eran, modu anitzetan bizi eta gozatzeko aukerak eskeintzen dituen gune hunkigarri eta liluragarri bat bezala somatzen da.
Gehiago ezagutzeko: IRAAP
Este artículo en su versión en castellano fue publicado en TARTE el 9-10-2012