Aldez aurretik argitu, idatzi honek ez duela hausnarketa sakonik izateko inongo asmorik. Eraikitako ondarea babesteko gaiaren inguruan, ardura handirik gabeko burutapen bat besterik ez da. Izan ere, hirien iragana aditzera eman eta egunera ekartzen duen ondarearen kudeaketa, hurrengo urtealdietako hirigintza eta arkitekturaren lan alor nagusietako bat izango omen denez, ikuspuntu eta iritzi desberdinak erakartzen ditu. Nire hau ere, noski. Irakurtzen jarraitu
te envío… deialdi berria
1929 urtean Buenos Aires-era iristean, Antoine de Saint-Exupery, Majestic Hotel-ean ostatu hartu eta bertan Le Corbusier-ekin topatu zen, Victoria Ocampo-rentzat proiektu bat zekarrela. Saint-Exupery-k Buenos Aires-en zerutik zehar hegaldi batera gonbidatu zuen Le Corbusier. Zalantzarik gabe, hegaldi horrek arkitektoak aurrerago hiriaren plangintzaren inguruan aurkeztuko zituen lanetan eragin haundia izango zuen. Zeru goietatik ikuspegiak animatuta, hiriaren hainbat krokis egin zituen eta beranduago, hirigintza birmoldaketari buruz zera esango zuen: “Nahikoa izango da dinamita kartuxo batzuekin”.
te envío…2 – alicia en las ciudades
[baragaño]-k kudeatzen duen blog-etik (alrededordelaarquitectura), “te envio…” ekimenaren bigarren deialdian ere parte hartzera gonbidatuta izan naiz.
anoro etxea
Azkenaldian, Anna & Eugeni Bach arkitektura bulegoak hainbat aipamen jaso ditu bere lanengatik. Batez ere freskotasuna eta zintzotasuna darion lana da beraiena. Zihurrenik gaztetasunak bermatzen du bereaien lanen freskotasun hori, nahiz eta bulego eta arkitekto gazte guztiek konpartitzen duten dohaina ez izan. Zintzotasuna bestalde, enkargu edo eskaerarekiko konpromezuan isladatzen da, lanbidearen ezagutza sakonean eta arkitekturaren funtsetan oinarritzen diren egiteko modu berriak adierazteko nahiean.
te envío… – Eames House Bird
[baragaño]-k bere blogean martxan jarri duen ekimen berri batean parte hartzeko aukera izan dut. Irakurtzen jarraitu
abadiñoko haur eskola
Prozesu arkitektonikoaren bi faseei era berdineko arreta ipini izana, emaitzan nabari izaten da. Alde batetik, arazo bati erantzuna emateko beharretik abiatuz, diseinu bat planteatu, eraikinaren erabilera edo funtzionamendu zuzena bermatuko duena. Bestetik, planteamendu hori modu egokian gauzatu, erantzun koherenteak emanez, unean eta lekuan egokiak diren teknologiaern bitartez.
Idatzi osoa, erderaz, TARTEn publikatu zen, 2013-03-08.
El artículo completo en castellano fue publicado en TARTE el 08-03-2013
moreHouse, hutsak eta beteak
Castro Urdiales-eko zabalkunde batean kokatuta, herria landartean hedatzen den gunean, acha zaballa arkitektura bulegoaren MoreHOUSE etxeak, inguruan dituen etxebizitzen aldean ezustea sortarazten du. Hasiera batean, konposizio gauzatze erres bat bezala azaltzen da. Berez, proiektuaren jatorrian dagoen ebazpen formal baten emaitza da, erakusten ez diren oinarri eta kontuetan finkatzen den prozesu eta erantzuna.
korrika
Nacho Vegasen Cuando te canses de mí kantaren doinua hasi zen bere MP3an. Ordurako 18 minutu zeramazkien korrika, astean behin errepikatzen saiatzen zen ariketaren erditik gertu beraz. Udazken arratsalde baten zazpiak eta hamar ziren. Eguna ekaitzean amaituko zela sumatu zitekeen.
house t, gela zintzilikariak
Etxe arkitekturak aztertu eta azaltzearen alderik interesgarriena, soluzio arrunt ezagunetatik aldentzen diren emaitzekin topo egitea da. Gureganatutako erabilera konbentzionalak zalantzan jartzen dituzten espazio banaketa sistema bereziak, antolakuntza eskema ezberdinak, edo gelen arteko lotura eta hartu-eman ezezagunak planteatzen dituzten adibideak. Oraingoan, Hiroyuki Shinozaki Architects bulego japoniarrak Tokion eraiki duen etxebizitza honetan, pieza edo gela desberdinen arteko erlazio berezi bat proposatzen da, ardatz bertikalean garatzen dena.
ism etxea, arrantzarako etxola
Sarritan gertatzen da, ikusizko inpaktu bat sortzeko bilatutako irudi batek, objetu berak izan ditzazkeen beste dohain edo ahalmen batzuk lausotzen dituela. Halako zerbait gerta daiteke International Royal Architecture japoniar bulegoaren ISM etxearekin. Gezi forma nabari eta perfektuaren itxurarekin aurkezten da etxe hau, Japoniako zeru urdinari apuntatzen diona, Chiba departamentuko kostaldetik inguruko lekuren batetan. Azkenik etxe itxura duen etxe bat!